RIO DE JANEIRO 0

Gaur, Brasileko hiririk ezagunetariko batera bidaiatuko dugu, Rio de Janeiro hirira, hain zuzen ere. Hirian 3 aireportu aurkituko dituzue, Nazioarteko Tom Jobim aireportua, Santos Dumont aireportua eta Jacarepagua aireportua. Tom Jobim da nazioarteko bidaiak eskaintzen dituen bakarra, hiritik 20kmra dago, honek autobusak eta taxiak eskaintzen ditu hiriko erdigunera ailegatzeko.

redentor.jpg

Dumontekoa estatuan bertan bidaiatzeko da eta Jacarepaguakoa berriz, pribatua da. Hirian zehar mugitzeko garraiobiderik erosoenak autobusa eta metroa dira, hemen duzue metroko informazioa ahalbideratuko dizuen mapa. Rio de Janeiro oso ezaguna da bere hondartza liluragarriengatik, hauek dira horietako batzuk, Copacabana, Arpoador, Ipanema, Leblon, São Conrado eta Barra de Tijuca. Bestalde, Concorvadora joan zaitezkete, funikularra hartuta, bere prezioa $36koa da gutxi gora behera, honek Rioko sinbolo den Cristo Redentorrera eramango zaituzte, gainera bertako paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera izango duzue. Bestalde, Paço inperial jauregia bisita dezakezue, Metropolitana katedral modernoaere ikus dezakezue. Inauteriak gogoko badituzue, Rio de Janeiro da zuen hiria, hemen Museo do Carnavala bisita dezakezue, Brasileko inauterien historiari buruzko informazioa ahalbideratuko dizuete. Pazko garaia baino 40 bat egun lehenago hirira hurbiltzen bazarete, munduko jai girorik onenetariko batekin egingo duzue topo, Brasilgo inauteriekin hain zuzen ere. Bestalde, Rioko gunerik behartsuenetako bat ezagutu nahi baduzue, Favelatara hurbil zaitezte, inguru hau ezagutzeko, autoa eta gida bat har itzazue. Egun osoa alde batetik bestera ibili ondoren, terraza batean deskantsa dezakezue bertako edari ezagunetariko bat edanez, caipirinha, hain zuzen ere.

carnaval-brasilenp.jpg

Hemen dituzue gaua pasatzeko hainbat leku.

Bidai ona izan!

MONTREAL 0

Gaur Kanadan kokatua dagoen Montreal hiria ezagutuko dugu. Bertara ailegatzeko modurik erosoena hegazkina da, hiru aireportu ezberdin eskaintzen ditu hiriak, St. Huber, Mirabel eta Pierre Elliot Trudeaua, hain zuzen ere. Nazioarteko helgaldi gehienak jasotzen dituen aireportua, Trudeau da. Bartzelona, Madril eta Malagatik ateratzen diren hegaldiak 7-8 ordu ingurukoak dira eta 600 bat euroko prezioa dute. Aireportutik erdigunera ailegatzeko autobusa erabiltzea gomendatzen dizuet.

Bertan zaudetela, Vieux Montreal auzora hurbil zaitezkete. Hau, hiriko gunerik zaharrenetarikoa da, Vieux port portua ere hor kokatzen da. Inguruak ikusteko gogoz baldin bazaudete, bertan aurkitzen den trena har ezazue, inguruko txoko guztiez gozatu ahalko duzue eta. Udaletxea, Jacques Cartiereko plaza eta zientzien museoa bisitatzeko aukera ere izango duzue. Bestalde, St. Joseph´s Oratorya ezagutu dezakezue, hau, munduko bigarren basilika handiena da, hau hiriaren ondoan dagoen muino eder batean kokatzen da, gune hau oso ezaguna da, elbarritu asko hurbiltzen baitira beraien elbarritasuna sendatzeko asmoz. Ekainean eta uztaien bidaiatzen baduzue, hainbat jaialdi ikusteko aukera izango duzue, hala nola, Jazzeko nazioarteko jaialdia, 500 kontzertu ikusteko aukera ematen du, hauetatik 350 dohain izanda. Festival Juste pour rire jaialdia ezagutzeko aukera ere izango duzue, hau uztailean izaten da. Hilabete honetan ere, Festival Internacional Nuits d’Afrique jaialdia ospatzen da, hemen, Afrika eta Caribe aldeko doinuak dira protagonistak, azoka berezi eta tailerren laguntzaz.

montreal.jpg

Hirian frantsesa hitz egitea gomendatzen dizuet, bertako hiritar askok ingelesa ez dute gustuko eta. Gauean ateratzeko asmoa baduzue, metroa hartu eta Berri UQAM geltokian jaitsi zaitezte, bertako inguruetan hainbat taberna ikusiko dituzue. Gau giro polita izaten da bertan.

Bestalde, hemen duzue bertako hotelei buruzko informazioa.

Bidai ona izan!

PEKINERA BIZIKLETAZ 0

Gaur aurkeztuko dizuedan bidaia, besteen aldean, oso ezberdina da. 20 bat urteko hiru gazte suediarren abenturaren berri emango dizuet, hauek Suediatik Pekinerako bidai osoa bizikletaz egitea erabaki dute. Urrian ekin zioten hiru lagunek bidai bitxi honi, Suediatik abiatu eta Polonia, Eslovakia, Hungaria,Bulgaria, Turkia, Iran eta Pakistan zeharkatu ondoren, Txinara iristeko asmoa dute.

suediarrakc.jpg

Hemen duzue beraien abenturak egunez egun jarraitzeko aukera.
Agur!

SYDNEY 1

Gaur hego hemisferiora salto egin behar dugu, Australiako Sydney hiria ezagutuz. Bertara iristeko modurik erosoena hegazkina da, Sydney Kingsford Smitheko nazioarteko aireportuan utziko zaituzte hegazkinak, bertatik hirira autobusez joateko aukera izango duzue. Hirian zehar mugitzeko, autobusa eta trena dituzue garraiobiderik erosoenak, hemen klikatuta tren geltokien mapa bat azalduko zaizue.

sydney.jpg

Bertan, Sydneyko eraikinik famatuena bisita dezakezue, The Sydney Opera etxea, hain zuzen ere. Bestalde, Sydney Towerrera hurbil zaitezkete, hiriko eraikuntzarik altuena da, jatetxe bat aurkituko duzue bertan. Hirian bertan, Luna Park jolas parkea dago, atrakzio ezberdinez osatutako parkea duzue hau. Sydneyko museoa bisita dezakezue, teknologi berrien inguruko erakusketak, aborigenen historiari buruzkoak eta beste hainbat gaien inguruko erakusketak aurkituko dituzue bertan. Ferri batean ibiltzeko aukera ere izango duzue, honek Circular Quaytik  Mainlyko hondartzara eramango zaituzte.

Hemen duzue Sydney ezagutzeko aukera emango dizuen bideoa

 

Amaitzeko hor duzue bertako hotelei buruzko informazioa emango dizuen weba.

Agur!

BARTZELONA 0

Gaur aukeratu dudan hiria Katalunian kokatzen da, mediterraneoaren itsasertzean hain zuzen ere. Bartzelonara hainbat garraiobideen bidez iris daiteke, hala nola, hegazkina, El Prateko aireportua hiritik 13kmra dago, terminal bakoitzetik autobus ezberdinak ateratzen dira hiriko erdigunerantz, bestalde, trena ere erabil dezakezue aireportutik hirira joateko, hau, goizeko seietatik gaueko hamabiak laurden gutxi arte ibiltzen baita alde batetik bestera. Bartzelonan alde batetik bestera ibiltzeko erarik erosoena metroa da, hemen klikatuta Bartzelonako metroen mapa ikusi ahal izango duzue.

parke-guel.jpg

Bertan, Güell parkea bisita dezakezue, parke honetan Gaudí artista famatuaren hainbat obra aurkituko dituzue, oso parke polita da, beste guztiengandik ezberdintzen duen xarma berezi bat du, niri behintzat ala iruditu zitzaidan bertan egon nintzenean. Bestalde, Sagrada Familia tenplura hurbil zaitezkete, 18 dorreko eraikuntza dugu hau, 12 apostoluei eskainiak eta beste lau ebanjelistei eskainitakoak, bertako fatxadak, kriptograma bat du, 310 konbinazio ezberdin ditu baina denen erantzuna 33 da, kristo hil zenean zuen adinekoa, hain zuzen ere. Kolore argien bidez eman zion bizitasuna Gaudik bere obrari, tarteka forma kurbatu batzuk erabiliz. Gaur egun, bertako obretan jarraitzen dute, ez baitago guztiz amaitua. Gaudíren obrekin jarraituz, Milá etxea bisita dezakezue, 1984.urtean UNESCOK “patrimonio de la humanidad” izendatu zuena. Portu olinpikora ere gertura zaitezkete, bertan, Maremagnum merkatal zentroan atseden hartzeko aprobetxatuz, erosketaren bat egin dezakezue. Rambla famatuak ere bisita ditzakezue, bitxikeriaz beteriko gunea da hau, kaleko hainbat artista ikusi ditzakezue bertan. Picassoren museoa ere bisita dezakezue, denbora gelditzen bazaizue behintzat!

sagrada familia

Hainbeste denbora alde batetik bestera ibili ondoren, zerbait jateko unea iritsiko zaizue, Alexander’s jatetxean bertako jakiak jateko aukera izango duzue, bestalde zerbait arinagoan pentsatzen ari bazineten, “Cervecería Catalanara” hurbildu, bertan hainbat pintxo jateko aukera izango duzue eta.

Amaitzeko, hemen duzue bertako hainbat hotelen web orria.

Besterik gabe, agur!

VENEZIA 2

Gaur, Italiako iparraldean dagoen Venezia hirira bidaiatuko dugu, hau, oso hiri bitxia da, kanalez betea baitago eta alde batetik bestera mugitzeko garraiobiderik egokiena, bertako gondola famatuak baitira. Gainera, aipatu beharrean nago, nire lagun batek aste santuko oporrak bertan igaroko dituela, beraz, bera itzultzen denean, bertako informazio gehigarria ipintzen saiatuko naiz, argazkiak, gidak,… berak eskuratu ahal izango duen informazio guztia, hain zuzen ere.

ponte-rialto.jpg

ponte-rialto.jpg

Bertara hegazkinz ailegatu nahi badugu, bi aireportu ditugu aukeran, bata, Mestre hirikoa eta bestea Trevisokoa, bigarren hau, Veneziatik 40kmra aurkitzen da. Bertatik Veneziara, hiru garraiobide ezberdinetan iris zaitezkete, txalupan, taxian edo autobusean. Taxiaren kostua 80 eurokoa da gutxi gora behera. Autobusak Piazzale Roma geltokian utziko zaituzte.

Venezian, San Marcoko Basilika bisita dezakezue, Hau, San Marco Piazzan kokatua dago, jakin ezazue bertara gona motxean edo sorbaldak agerian ezin dela sartu. San Marcoko plazan, bertako kanpandorrera igo zaitezkete, 100 metroko dorrea du eta bertatik Veneziako bistarik politenez gozatzeko aukera izango duzue. Bestalde, Ponte Rialto zubitik ibil zaitezkete, hau hiriko zubirik ezagunena da eta kanal nagusian kokatzen da. Ducaleko jauregia ere bisita dezakezue, suspiroen zubia igaroz kartzeletara bidean, ibilaldi hau egiteko goiz oso bat behar da gutxi gora behera. Hau dena ikusi ondoren, Veneziako garraiobiderik ezagunenean bueltatxo bat eman dezakezue, honen kostua 30 euroetatik gorakoa izaten da gehienetan, 30 minutuko bidaietan, bestalde bidai motxagoak daude, kanal gutxi batzuk igarotzen dituena, bertako hiritarrek lanera joateko erabiltzen dituztenak, hauen prezioa euro bateko izaten da.mascara-veneciana.jpg

 

Hiri guztia ikusi ondoren, bertako dendaren batean sar zaitezkete, Veneziako maskara ezagunen bat erosiz, hauen prezioa 10-20 eurotik, 500 artekoak izan daitezke, hori zuen esku uzten dut.Hauetako denda baten webgune hemen duzue eskuragai.

Hemen dituzue hainbat proposamen Venezian gaua igarotzeko.

Besterik gabe, ciaooo!

EGIPTO 0

Ziur nago zuetako askok, noizbait, Egiptoko piramide bitxiak ikusi dituzuela, bai telebistan, bai egunkarietan,… baina ez al litzateke zoragarria hauek diren bezala ikustea? Gaur, Afrikako iparraldean dagoen Egipto ezagutuko dugu.

egipto2.jpg

El Cairora iristeko modurik erosoena hegazkina da, bertan baitago Egiptoko aireporturik garrantzitsuena, hala ere, jende askok Luxorreko aireportua aukeratzen du gero ferri bat hartu eta Nilo ibaian zehar bidai bat egiteko. Bidaia Assuan aldera izaten da. Egipton dagoen garraiorik merkeena, taxia da, hala ere, esan beharra dut, ezagutuko duzuen kirolik arriskutsuena baino arriskutsuagoa dela taxian bidai bat egitea. Egiptoarrek nahi duten bezala gidatzen baitute, inongo araurik errespetatu gabe. Taxia, zuen hoteletik ahal duzuen urrutien hartzea gomendatzen dizuet, bestela askoz garestiago aterako baitzaizue bidaia. Gizako piramideak bisitatzea ezinbesteko da Egipton, bertara taxian joan zaitezkete, Jufuko piramidea (Keops) eta Jafrakoa (Kefren) dira handienak. Bestalde, Menkaurako piramidea eta Gizako Esfinge handia ikus dezakezue, azkeneko hau, hilobiz betea dago. Ahal buduzue, talde txikietan sartu zaitezte, toki gutxi baitago. Dashurreko piramideak ere, oso ikusgarriak dira, gainera, Gizakoetan baino jende gutxiago ibiltzen da, beraz, lasaigo ibili ahal izateko aukera duzue. Beste gune interesgarri bat, Alejandriako liburutegia da.

egipto3.jpg

Webgune honetan, Egiptoko piramideen kokapena ikusi dezakezue.

 

Egun osoa alde batetik bestera ibili ondoren, geldiune bat egin dezakezue zerbait jateko, Fuula da bertako platerik ezagunetako bat, babak Shammy ogiarekin dira. Shwarma guk hemen ezagutzen dugun Kebabaren antzeko jakia da. Fatta oilasko salsaz eginiko platera,…Hemen duzue webgune bat zuen gustoko hotelen bat aukeratzeko.

Besterik gabe, bidai ona izan!

MACHU PICHU 0

Gaur mundu honetan dagoen leku ederrenetako bat ezagutuko dugu, Peruko Machu Pichu gotorlekua, hain zuzen ere. Herrixka hau, granitoz eginiko mendi baten gainaldean aurkitzen da. Bertara ailegatzeko biderik gomendagarriena, 4 eguneko ibilaldia da, hainbat mendi ezagutuko dituzue eta 20 metroko luzerako tuneletatik igaroko zarete, hau Inken bidea izenez ezagutzen da, aspaldian Inkek bide hau erabiltzen baitzuten bertara ailegatzeko.machu-pichu4.jpg

Bide hau egin ondoren, Intipunkuko atera iritsiko zarete, bertatik Machu Pichuko paisai bikainaz gozatzeko aukera izango duzue, 4 eguneko bidai gogorren sari bikaina da hau. Historialarien ustez, gune hau, aduana antzeko bat zen, herrixkara sartu nahi zuten guztiek kontrola pasatzen zuten bertan. Machu Pichuko arkitektura hainbat zatitan banatua dago, hauetako bat, nekazaritza gunea da, bertan, nekazarien lurrak zeuden. Zaintza gunea da, beste hauetako bat. Hilerria ere badago, Inkek bertan egiten zituzten beraien erritualak, harrien bidez. Bestalde, “Roca Sagrada”, Hiru leihoetako tenplua,plazak eta hilobien museoa daude, besteak beste. Azken honetan, buruzagien momiak sartzen zituzten.

Egonaldia zoragarria da, baina hainbat arau daude eta hauek errespetatzea ezinbestekoa da Machu Pichu publikoa izaten jarraitzea nahi badugu.

1-Edaria kantinploretan soilik eraman daiteke.

2- Herrixkaren barruan ezin da ezer jan.

3- Gehienez, 20 pertsonako taldetan sartu.

4- Bertako harresietara ez igo.

5- Ezin da surik egin bertan.

6- Bertako zakarrontziak erabili, ez bota ezer lurrera.

7- Animaliak eta landareak pakean utzi.

8- Ur iturriak ez kutsatu.

9- Adierazitako zirkuituetatik ez atera.

Bestalde, Incen bideia egin nahi baduzue, beste arau hauek ere errespetatu beharko dituzue:

1- Ezin da zakarrik bota lurrera.

2- Ezin da surik egin, ez egurrik erabili.

3- Debekatua dago gune arkeologikoetan gaua pasatzea.

4- Bertako landareak, animaliak…hartzea.

Hemen duzue Machu Pichuko mapa, bertako borobil gorrietan klikatuz, non zaudeten jakingo duzue.

Turistentzako informazio gunea hemen duzue

Besterik gabe, bidai ona izan!

BRUGGE 1

Gaur Belgikako hiri ederrenetako bat ezagutuko dugu, Brugge hiria, hain zuzen ere, beharbada Brujas izenez ezagutuko duzue. Bertara ailegatzeko modurik egokienak itsasontzia edo trena dira, estazioak, erdigunetik 500mra uzten baitzaituzte. Hirian alde batetik bestera ibiltzeko modurik egokiena, bizikleta da, hala ere, bertako kanaleetan zehar txalupan ibiltzea gomendatzen dizuet.

Bertan, Damme herria ezagutu dezakezue, hau,Bruggetik 15kmra aurkitzen da, herri honek erdi aroko bizitzara bueltatzeko aukera emango dizue, Dammera ailegatzeko modurik egokiena txalupa da eta behin han zaudetela, bizikleta erabiltzea gomendatzen dizuet. Bestalde, gozozaleak baldin bazarete, bisita ezazue txokolate museoa, bertan gozo honen historiari buruz informatuko dizuete eta nola ez, jaki zoragarri hau dastatzeko aukera izango duzue. Txokolate museoa alde batera utzi ondoren, Heilige Bloed Basilika ezagutu dezakezue, hau Gotiko estiloko eraikuntza da, istoriak dio bigarren gurutzaden ondoren eraikia izan zela.

Bertako hostal merke batzuen informazioa, hemen duzue eskuragai. bruge

 

 Hemen duzue Brujas inguruko bideotxo bat! Besterik gabe, agur!

JAMAIKA 1

 

Kaixo, gaur espazioko abenturak sortutako nekea alde batera utziko dugu, horretarako Reggearen jaioterri den Jamaika uhartera joango gara. Bertara ailegatzeko modurik erosoena hegazkina da, Norman Manley International aireportua Jamaikako hiriburu den Kingstonen kokatua dago, hiri hontatik uharteko edozein gunera ailega zaitezkete, hala ere Negrilen beste aireportu bat dago, hiri hau Jamaikako turistikoena da, bertan dauden hondartza liluragarriengatik. Zerbait erostekotan baldin bazaudete, herriko denda txikietan erostea gomendatzen dizuet, bertan dolarra oso altu baitago, Negril eta inguruetako lurraldeetan prezioek gora egiten dute, hauek baitira turistek bisitatzen dituzten hiriak.

bob marley

Bestalde, jakingo duzue Jamaika reggae musikaren jaioterria dela, kaleetan zehar ehundaka musikari aurkituko dituzue Bob Marley abeslari bikainaren abestiak kantatzen. Orain, youtubetik lortu dudan bideoan uharteko zenbait tokiren eta hainbat ekintza egiteko azalpenak ikusiko dituzue, bidai ona izan!

Next Page »