Mundua ezagutuz

Kaixo blogariok! Gaur sortu berri dudan blogari buruzko aurkezpena egiteari ekin behar diot, gustukoa izango duzuelakoan nago! Gutako inork ez al du  ba noizbait munduan zehar bidaiatzeko eta honek eskaintzen dizkigun txoko interesgarriak ezagutzeko grinarik izan? Nik txiki- txikitatik izan dut,  horregatik erabaki dut gai honetaz nire blogean idaztea.Nork daki zenbat esperientzi berri, kultura ezberdin, gune zoragarri,..aurki ditzakeen  bidai bat egiteari esker?

Hainbat herrialdeetako gune ezkutu eta interesgarriak azalduko ditut eta bertara nola iristeko baliabideen informazioa eskaintzen ahaleginduko naiz. Mota ezberdinetako bidaiak egongo dira, denon gustuak ezberdinak baitira, hala nola, Afrikako sabana liluragarriak ikusteko aukera ederra ematen duten safariak, Peruko Machu Pichu eta inguruetako eremuak, inguruan ditugun hainbat herri, Europako zenbait  hiriburu,… Bestalde, beste mota bateko bidaiak ere aurkeztu nahi nituzke, orohar gazteoi lotuak doazenak, diru kopuru mugatu bat erabiliz bidaiatzeko balio dutenak.  Nire blogean ahal dudan informazio baliagarriena ematen saiatuko naiz, hala ere, esan beharra dut, batxilergoko ikaslea naizela, eta nire adineko gazte gehiengoen moduan, ez dudala bidaiatzeko aukera handirik izan, beraz, zuen laguntza eskertuko nuke, bertan iruzkinak idatziz, zein herrialdeetako informazioa nahi duzuen argituz eta zuen bidaien  informazioa emanez.

Besterik gabe, gustukoa izango duzuela espero dut, beraz, badakizue, gure planetako txoko interesgarriren bat aukeratu, motxila egin eta ezagatu!

1 Comment so far

  1. jolaus on November 8th, 2007

    Hementxe naukazu, zure ekarpnen zain. Nik ere oso gustukoa dut bidaiatzea baina ez dut nahi bezain beste denbora eta dirurik nire gustuko leku guztiak ezagutzeko.

    Ea zure blogak datorren udarako oporrak antolatzeko balio didan.

    Zorte on hasi berri duzun “bidai” misterioso honetan!

Leave a reply