Berlin

Nire blogeko lehen bidaiatzat, Alemaniko Berlin hiria aukeratu dut, oso hiri interesgarria dela iruditzen baitzait.

Berlingo katedrala

Alemaniako ipar ekialdean kokatua dagoen hiri ederra da Berlin, estatu honen hiriburua hain zuzen ere, 3,5 milio biztanlez osatua dagoena. Historia eta kultura askoko hiria da hau, milaka ate zabalduko dizkizuena zuen aisialdia gustura igarotzeko.

Bertara iristeko, hainbat garraiobide erabil daitezke, hala nola, hegazkina, trena, autobusa,…turistek gehien erabiltzen dituztenak azken hirurak dira, bidaiatzeko erabilgarrienak baitira. Hegazkina hartzeko asmoa baduzue, jakin ezazue hiru aireportu ezberdin daudela,Tegelkoa,Shönefeldkoa, hiriko kanpoaldean kokatua dagoena, prezio baxuko bidaien gune da eta Tempelhofkoa, hiriburuaren barrenean kokatua dagoena, hala ere, aireportu hau ez da oso erabilia izaten, hegaldi gutxi edukitzen baititu. Beraz aurreneko biak gomendatzen dizkizuet, gainera, hainbat autobus eskaintzen dituzte, hiriko erdigunera eraman zaitzaten. Hirian bertan alde batetik bestera mugitzeko, hainbat garraio publiko daude, autobusa, metroa eta tranbia, hiruak erabil ahal izateko bilete “paka” erosteko gomendatzen dizuet, gainera merkeena ateratzen da, 5,8 eurotan. Bestalde kirol pixka bat egiteko gogoarekin baldin bazaudete, aloka ezazue bizikleta bat, edozein txokora iristeko aukera emango dizue.

Iada garraio mota aukeratua edukiko duzuenez, Berlin ezagutzeari ekingo diogu. Berliner Dom, hiriko katedrala, parke ederrez inguratua dagoena,Potsdarplatz plaza, hemen hainbat eraikuntza garrantzitsu kokatzen dira, Deymlercity,Sony center eta Beisheim center esaterako. Bestalde, Brandenburgoko atea, hau izan da bi Alemanien elkarketaren sinbolo garrantzitsuenetariko bat, Alexanderplatz, hemen gazte jende asko elkartzen da. Haus am Checkpoint Charlieko museoa, hemen gerrateetako hainbat argazki ikus daitezke, hauetako asko, oso gogorrak. East Side Gallery, hemen Berlingo harresiko zatiak aurkituko dituzue, Judisches museoa, Juduei buruzko museoa eta DDR museoa, harresiaren garaiko informazioa ahalbideratuko dizute bertan.

Hainbeste tokietan ibili ondoren, goseari aurre egiteko garaia iritsiko da, Oranienburgerstrasseko kaleetan zehar aurkituko dituzue makina bat jatetxe eta taberna. Ohera sartu aurretik, bueltatxo bat emateko gogoz baldin bazaudete, Friedrichshainen aurkituko dituzue gau giroa duten tabernak, hemen espresuki, gazteak egoten dira. Gaua igarotzeko milaka leku daude Berlinen, Pagausus Hostel Berlin eta Mittes Backpeekes Hostel dira prezioz nahiko ondo dauden bi hotel.

Hala ere, hemen duzue hainbat hoteli buruzko web orrialde bat:

Besterik gabe bukatu dut Berlini buruzko nuen informazioaren artikulu hau, espero dut gustatu izana, orain hiri eder hau ezagutzea besterik ez zaizue geratzen, bidai ona izan!

4 Comments so far

  1. zazo on November 25th, 2007

    Kaixo!

    Bai, egia esan, oso kritika onak ditu hiri honek eta, pertsonalki, asko gustatuko litzaidake Berlin bisitatzea.
    Oso itxura ona du blogak, ea zer eskaintzen diguzun datorrengoan…

    Agur!

  2. koro on November 25th, 2007

    Ummm! Oporrak behar ditut! Oso gustuko dut BERLIN eta ametsetan jarri nauzu!
    Hementxe bidaltzen dizut jar dezakezun esteka bat http://es.wikipedia.org/wiki/Checkpoint_Charlie. Gazteleraz dago, baina berehala jarriko dut euskarazkoa ere! Bidaliko dizut!
    Saluditos!

  3. txanela on November 25th, 2007

    Aupa kolegi:

    Orain bakarrik falta da diru apur bat gordeta izatea, ez?

    Informazio gehiago nahi izanez gero, azpiko helbidean mapa bat agertuko zaizu. bertan egin zoom Berlinen sartu arte. Bertan, puntu gorri mordoa ikusiko duzu. Horietan klikatuz gero, maparen azpian, horri buruzko era guztietako informazioa agertuko zaizu: blogak, argazkiak, bideoak, artikuluak… Osea, informazioa nazkatu arte.
    http://www.destinum.com/index.php?lang=es

  4. koro on November 26th, 2007

    Kaixo!
    Berriro ere ni naiz eta euskarazko Wikipediaren helbidea eman nahi dizut, egin baitut Checkpoint Charlie sarrera. Hementxe duzu!

    http://eu.wikipedia.org/wiki/Checkpoint_Charlie

    Ea asmatzen duzun esteka jartzen!

    Saluditos!

Leave a reply