DUBLIN 1
Irlandako hiriburu den Dublin hiria ezagutuko dugu gaur, Irlandako hegoaldean kokatzen da eta 1.004.614 biztanlez osatua dago.Irlanda uharte bat denez, bertara iristeko modurik erosoenak hegazkina edo itsasontzia dira. Hegazkinaren kasuan, badaude hiru bat konpainia prezioz merkeak direnak,Aer Lingus,Click Air eta Ryanair esaterako.Hauek abuztuan izan ezik, bidai konpainiarik merkeenak izango dira. Aireportua hirigunetik 10kmra dagoenez, aireportuan bertan autobusak eskuragai izango dituzue edozein gunera ailegatzeko. Autobusek 30 minutu behar dituzte ibilaldi osoa egiteko eta 15 minuturo ateratzen dira bertatik, bidaiaren prezioa 7eurokoa da, hala ere, badaude beste autobus batzuk askoz ere merkeagoak 1,9 eurotan baina ordu bat baino gehiago behar dute hiriraino ailegatzeko. Ondoren, hirian bertan ibiltzeko tiketa erosi nahi baldin baduzue, jakin ezazue 7 eguneko txartelak 21 euro balio dituela eta edozein autobus hartu dezakezuela honekin, bertan ikasten ari bazarete ordea, zuen eskolan edo unibertsitatean gazte txartela egin dezakezue eta honekin 4 euro aurreztuko dituzue. 
Hiriak toki desberdinak ditu ikusgai, hala nola, National Museum of Ireland delakoa, bertako historiaz eta arkeologiaz informazioa eskuragarri izango duzue. Arte modernoko museoa, Dublineko gaztelua ere ikusgai duzue 4,5 eurotako eskurtsio batean, Chester Beattyko liburutegia, Chirst Churchko katedrala, animaliak ere ikus ditzakezue bertako zooan, Kilmainham Gaoleko kartzela, bertan, Irlandako independentziaren alde borrokatu zuten ehundaka lagun espetxeratu zituzten, hauetako asko, exekutatu egin zituzten. Dublineko gau giroaz gozatu nahi baldin baduzue, gerturatu zaitezte Temple Bar-a, auzo hau hainbat tabernaz osatua dago eta bertan Dublineko gazte gehienak elkartzen dira, hasera batean auzo honetan juduek sarrera debekatua zuten, hori dio bertako istorio batek.
Etxekoek beraiez ere gogoratu zaretela ikusteko, Irlandako whiskeya eros dezakezue edo alkohola alde batera utzi nahi dutenentzat bertako txokolaterik onena eraman diezaiokezue, Butler´s izeneko tabernan. Temple Barreko auzoan estilo ezberdinetako arropa motak erosteko aukera izango duzue. Bazkaltzeko toki merke bat Trinity Collegea da, bertako menua batzuetan ez da oso ona izaten, baino prezioari begira oso ondo dago.
Hemen dituzue gaua igarotzeko hainbat toki
Besterik gabe, agur!

