Archive for January, 2008

JAMAIKA 1

 

Kaixo, gaur espazioko abenturak sortutako nekea alde batera utziko dugu, horretarako Reggearen jaioterri den Jamaika uhartera joango gara. Bertara ailegatzeko modurik erosoena hegazkina da, Norman Manley International aireportua Jamaikako hiriburu den Kingstonen kokatua dago, hiri hontatik uharteko edozein gunera ailega zaitezkete, hala ere Negrilen beste aireportu bat dago, hiri hau Jamaikako turistikoena da, bertan dauden hondartza liluragarriengatik. Zerbait erostekotan baldin bazaudete, herriko denda txikietan erostea gomendatzen dizuet, bertan dolarra oso altu baitago, Negril eta inguruetako lurraldeetan prezioek gora egiten dute, hauek baitira turistek bisitatzen dituzten hiriak.

bob marley

Bestalde, jakingo duzue Jamaika reggae musikaren jaioterria dela, kaleetan zehar ehundaka musikari aurkituko dituzue Bob Marley abeslari bikainaren abestiak kantatzen. Orain, youtubetik lortu dudan bideoan uharteko zenbait tokiren eta hainbat ekintza egiteko azalpenak ikusiko dituzue, bidai ona izan!

ESPAZIORA BIDAIA 1

Gaurko bidaia guztiz interesgarria eta beste guztiengandik zeharo desberdina da, tamalez, oso pertsona gutxiren esku dago bidai honen parte hartzea. Nork ez luke ba gure mundu hau espaziotik ikusi nahi? Nik egia esan bai, baina nire diru kontua nahiko eskasa denez, amets soil batean utzi beharko dut bidai hau. Jada asmatuko zenuten gaurko bidai zirraragarri honekin, bai, espaziorako bidaia da hain zuzen ere.lurra.jpg

Space Adventure enpresa estatu batuarrak ematen du bidai hau egiteko aukera, Kazajstanen dagoen Baikonur hiritik hasiko zen bidaia, errusiar espazio-ontzi baten barruan,enpresa honek, bidaiarako entrenamendua eta ostatua emango dizuete, hala ere, aipatzekoa da mundu osoko biztanleetatik, gaur egun, oso gutxik edukiko dutela hau egiteko aukera, bidai honen kostua 30 edo 40 milioi dolarretik aurrerakoa baita, beste guztiontzat amets batean geldituko da dena. Hiru motatako hegaldiak daude, bata bidai orbitala izango da, hamar eguneko epea izango du abenturak eta estazio espazialean egoteko aukera ematen du, lurretik honerako ibilbideak 90 minutu inguru irauten ditu, ondoren lurrari hainbat bira emateko aukera edukiko duzue 10000k/h abiadura hartuz. Honen prezioa 30 edo 40 milioiko dolarrekoa da. Bestalde, bidai suborbitala dugu, honek 102 milioi dolar kostatzen ditu eta azkenik oraindik hipotesi bat den ilargirako bidaia dugu, honek 200 milioi dolar kostatzen ditu, honen helburua ilargiari bira ematea eta bere alde ezkutuak ezagutzea izango da.

Ikusi duzuenez bidai hauen kostua izugarrizkoa da, ia imajina ezinezko prezioak baititu, hala ere, badago 0 grabitatea esperimentatzeko aukera, 3750 dolarren truk, ni behintzat baten bat aukeratzekotan laugarren hau aukeratuko nuke, besteen bidai txartelak ezingo baitut inoiz ordaindu! Oraingoz ametsa besterik ez da, baina zeinik daki, beharbada egunen batean edonork espaziora bidaiatzeko aukera izango du, hau horrela izanda, ausartuko al zinatekete bidai hau egiten? Erantzuna zuen esku gelditzen da, besterik gabe agur eta ondo izan!

estacion-espacial-internacional.jpg

ATENAS 1

Gaur historian zehar sekulako garrantzia izan duen Atenas hirira bidaiatuko dugu. Hiriak aireportu bat eskaintzen du, erdigunetik 45 minutura kokatua dagoena.Bestalde, itsasontzi zaleak baldin bazarete, jakin ezazue badirela hainbat ferri Pireoko portura eramango zaituzteena, hau erdigunetik 10kmra dago. Hirian zehar ibiltzeko,metroa edo tranbia erabil dezakezue.atenaseko eskulturak

Jakingo duzuenez, Atenas, oso hiri aberatsa da kultura aldetik, Acropolisa ikusi dezakezue, bertan, garai bateko pertsonaia garrantzitsuak elkartzen ziren bertako tenpluetan, horietako garrantzitsuena Partenona da.Gainera, Zeusen tenploa aurkituko duzue. Bestalde, Sintagma plaza bisita dezakezue,bertan parlamentua ikusgai izango duzue, hemendik gertu lorategi eder batzuk aurkitu dituzue, egun osoko ibilaldia dela eta, atseden hartzeko gune aproposa duzue hau. Atenasen dagoen museorik ezagunena arkeologiakoa da, bertan,Greziako obra garrantzitsuenetarikoak daude, hala nola, Agamenon edo Zeus de Artemisionena. Erosketaren bat egiteko asmotan bazabiltzate, ingura zaitezte Monastiraki plazako azokara eta bertako monasterio ortodoxoa bisita ezazue,giro ederra egoten baita kale hauetan. Azkeneko olinpiadak egin zireneko gunea ikusi nahi baduzue, Maroussira joatea besterik ez duzue. atenas

Hiri honek ondo asetzeko aukera ematen dizu,Meze, esate baterako, gure pintxoen antzekoak dira, bestalde, Tzatzikia dugu, jogurtaz,pepinoz eta baratzuriz eginiko zopa hotza.Pasttsioa, espagetiez eta tomatez eginiko pastel atzekoa da. Garagardoa gustuko baduzue,edan ezazue Mithos bat, baino kontuz ibili, litro erdiko botilak baitira!

Azkenik, gaua igarotzeko txoko batzuen helbideak emango dizkizuet.

MEXIKO HIRIA 1

Gaur Mexikoko hiriburu den Mexiko Hirira bidaiatuko dugu. Bertara iristeko modurik egokiena hegazkina da, hiri honetan aurkitzen da estatuko aireporturik handiena, “Aeropuerto Internacional Benito Juarez” delakoa. Bertara iristerakoan, migrazio tramitea egin beharko duzue, hau egin ondoren orri bat emango dizuete, ongi gorde ezazue orria estatutik ateratzerakoan eskatuko dizuete eta. Gero, hainbat taxi eta autobus edukiko dituzue eskuragai hiriko edozein gunera ailegatzeko. Hirian zehar arazorik gabe ibiltzeko, metroa erabiltzea gomendatzen dizuet,0′25$en truk edozein txokora eramango baitzaituzte.

Hemen duzue Mexiko Hiriko mapa.

 

Bertan zaudetela,Plaza de la Constitución delakoa bisita dezakezue, munduko plazarik handienetakoa da eta hiriaren erdialdean kokatua dago. Bestalde Coyoacaneko auzoan, oso famatuak diren Frida Khalo, Leon Trotsky eta Diego Riveraren etxeak ikus ditzakezue, Frida Khalo margolari ospetsuaren etxean, honen bizitzaren museoa aurkituko duzue, hau ikusi ondoren, geldiunetxo bat egin dezakezue zerbait jateko, taberna eta jatetxez betea baitago auzo hau. Mexikoko sinbolo garrantzitsutzat hartzen ditugun mariatxiak gustoko baldin badituzue pasa zaitezte Garibaldi plazatik, bertako terraza batean eserita zaudetela inguratuko zatzaizkizue. Hau egin ondoren oparitxoren bat erosteko gogoz gelditzen bazarete, azaldu zaitezte Ciudadelako artisau azokara. Aipatzekoa da ere, hiri honetan dagoela Ertamerikako eraikin altuena, bertatik Mexikoko bistarik ederrenak ikus ahalko dituzue, Torre Mayor eraikinean, hain zuzen ere. Bestalde, artea gogoko baldin baduzue, agertu zaitezte Bellas Arteseko museora, obra ezberdin eta bitxiak aurkituko dituzue bertan. Bertan ikus dezakezuen ekintzarik bitxiena, azaroaren 2ko gauekoa da, hildakoen egunean ospatzen dena, hain zuzen ere. Bertako jendeak, gozokiz eginiko kalaberak, hilen kutxak,…egiten dituzte, hauek, beraien hildako senideei eskaintzen dizkiete, askotan, hilerrian igarotzen dute gaua. mexiko hiria

 

Gauen ateratzeko asmoa baduzue,hiriko erdigunera azaltzea gomendatuko nizueke, dantza egiteko hainbat pista eta taberna baitaude, hainbat jatetxe aurkituko dituzue ere, bertako janaria ezagutu dezazuen, esaterako denok ezagutzen ditugun tacoak, Suitzar entxiladak eta Quesadillak. Egun guztia batetik bestera igaro ondoren, loak hartuko zaituzte, hemen dituzue gaua igarotzeko hainbat toki.

 

Besterik gabe, bidai ona izan dezazuela!