Archive for January 10th, 2008

MEXIKO HIRIA 1

Gaur Mexikoko hiriburu den Mexiko Hirira bidaiatuko dugu. Bertara iristeko modurik egokiena hegazkina da, hiri honetan aurkitzen da estatuko aireporturik handiena, “Aeropuerto Internacional Benito Juarez” delakoa. Bertara iristerakoan, migrazio tramitea egin beharko duzue, hau egin ondoren orri bat emango dizuete, ongi gorde ezazue orria estatutik ateratzerakoan eskatuko dizuete eta. Gero, hainbat taxi eta autobus edukiko dituzue eskuragai hiriko edozein gunera ailegatzeko. Hirian zehar arazorik gabe ibiltzeko, metroa erabiltzea gomendatzen dizuet,0′25$en truk edozein txokora eramango baitzaituzte.

Hemen duzue Mexiko Hiriko mapa.

 

Bertan zaudetela,Plaza de la Constitución delakoa bisita dezakezue, munduko plazarik handienetakoa da eta hiriaren erdialdean kokatua dago. Bestalde Coyoacaneko auzoan, oso famatuak diren Frida Khalo, Leon Trotsky eta Diego Riveraren etxeak ikus ditzakezue, Frida Khalo margolari ospetsuaren etxean, honen bizitzaren museoa aurkituko duzue, hau ikusi ondoren, geldiunetxo bat egin dezakezue zerbait jateko, taberna eta jatetxez betea baitago auzo hau. Mexikoko sinbolo garrantzitsutzat hartzen ditugun mariatxiak gustoko baldin badituzue pasa zaitezte Garibaldi plazatik, bertako terraza batean eserita zaudetela inguratuko zatzaizkizue. Hau egin ondoren oparitxoren bat erosteko gogoz gelditzen bazarete, azaldu zaitezte Ciudadelako artisau azokara. Aipatzekoa da ere, hiri honetan dagoela Ertamerikako eraikin altuena, bertatik Mexikoko bistarik ederrenak ikus ahalko dituzue, Torre Mayor eraikinean, hain zuzen ere. Bestalde, artea gogoko baldin baduzue, agertu zaitezte Bellas Arteseko museora, obra ezberdin eta bitxiak aurkituko dituzue bertan. Bertan ikus dezakezuen ekintzarik bitxiena, azaroaren 2ko gauekoa da, hildakoen egunean ospatzen dena, hain zuzen ere. Bertako jendeak, gozokiz eginiko kalaberak, hilen kutxak,…egiten dituzte, hauek, beraien hildako senideei eskaintzen dizkiete, askotan, hilerrian igarotzen dute gaua. mexiko hiria

 

Gauen ateratzeko asmoa baduzue,hiriko erdigunera azaltzea gomendatuko nizueke, dantza egiteko hainbat pista eta taberna baitaude, hainbat jatetxe aurkituko dituzue ere, bertako janaria ezagutu dezazuen, esaterako denok ezagutzen ditugun tacoak, Suitzar entxiladak eta Quesadillak. Egun guztia batetik bestera igaro ondoren, loak hartuko zaituzte, hemen dituzue gaua igarotzeko hainbat toki.

 

Besterik gabe, bidai ona izan dezazuela!