ATENAS
Gaur historian zehar sekulako garrantzia izan duen Atenas hirira bidaiatuko dugu. Hiriak aireportu bat eskaintzen du, erdigunetik 45 minutura kokatua dagoena.Bestalde, itsasontzi zaleak baldin bazarete, jakin ezazue badirela hainbat ferri Pireoko portura eramango zaituzteena, hau erdigunetik 10kmra dago. Hirian zehar ibiltzeko,metroa edo tranbia erabil dezakezue.
Jakingo duzuenez, Atenas, oso hiri aberatsa da kultura aldetik, Acropolisa ikusi dezakezue, bertan, garai bateko pertsonaia garrantzitsuak elkartzen ziren bertako tenpluetan, horietako garrantzitsuena Partenona da.Gainera, Zeusen tenploa aurkituko duzue. Bestalde, Sintagma plaza bisita dezakezue,bertan parlamentua ikusgai izango duzue, hemendik gertu lorategi eder batzuk aurkitu dituzue, egun osoko ibilaldia dela eta, atseden hartzeko gune aproposa duzue hau. Atenasen dagoen museorik ezagunena arkeologiakoa da, bertan,Greziako obra garrantzitsuenetarikoak daude, hala nola, Agamenon edo Zeus de Artemisionena. Erosketaren bat egiteko asmotan bazabiltzate, ingura zaitezte Monastiraki plazako azokara eta bertako monasterio ortodoxoa bisita ezazue,giro ederra egoten baita kale hauetan. Azkeneko olinpiadak egin zireneko gunea ikusi nahi baduzue, Maroussira joatea besterik ez duzue. 
Hiri honek ondo asetzeko aukera ematen dizu,Meze, esate baterako, gure pintxoen antzekoak dira, bestalde, Tzatzikia dugu, jogurtaz,pepinoz eta baratzuriz eginiko zopa hotza.Pasttsioa, espagetiez eta tomatez eginiko pastel atzekoa da. Garagardoa gustuko baduzue,edan ezazue Mithos bat, baino kontuz ibili, litro erdiko botilak baitira!
Azkenik, gaua igarotzeko txoko batzuen helbideak emango dizkizuet.
Eskerrik asko Ana informazio interesgarri hau guztiagatik!
Argazkiak zer esanik ez, paregabeak benetan. Oso artikulu interesgarria. Espero dut diru pixka batekin egunen batean bisitatuko dudala, bestela zergatik ez dugu ikasbidaitzat aukeran jartzen? ahahahahha.
Zer kanpin ta zer letxes, zuk aipagai dituzun txoko horietan obe gaude!
Muxu bat Anuux!