ESPAZIORA BIDAIA

Gaurko bidaia guztiz interesgarria eta beste guztiengandik zeharo desberdina da, tamalez, oso pertsona gutxiren esku dago bidai honen parte hartzea. Nork ez luke ba gure mundu hau espaziotik ikusi nahi? Nik egia esan bai, baina nire diru kontua nahiko eskasa denez, amets soil batean utzi beharko dut bidai hau. Jada asmatuko zenuten gaurko bidai zirraragarri honekin, bai, espaziorako bidaia da hain zuzen ere.lurra.jpg

Space Adventure enpresa estatu batuarrak ematen du bidai hau egiteko aukera, Kazajstanen dagoen Baikonur hiritik hasiko zen bidaia, errusiar espazio-ontzi baten barruan,enpresa honek, bidaiarako entrenamendua eta ostatua emango dizuete, hala ere, aipatzekoa da mundu osoko biztanleetatik, gaur egun, oso gutxik edukiko dutela hau egiteko aukera, bidai honen kostua 30 edo 40 milioi dolarretik aurrerakoa baita, beste guztiontzat amets batean geldituko da dena. Hiru motatako hegaldiak daude, bata bidai orbitala izango da, hamar eguneko epea izango du abenturak eta estazio espazialean egoteko aukera ematen du, lurretik honerako ibilbideak 90 minutu inguru irauten ditu, ondoren lurrari hainbat bira emateko aukera edukiko duzue 10000k/h abiadura hartuz. Honen prezioa 30 edo 40 milioiko dolarrekoa da. Bestalde, bidai suborbitala dugu, honek 102 milioi dolar kostatzen ditu eta azkenik oraindik hipotesi bat den ilargirako bidaia dugu, honek 200 milioi dolar kostatzen ditu, honen helburua ilargiari bira ematea eta bere alde ezkutuak ezagutzea izango da.

Ikusi duzuenez bidai hauen kostua izugarrizkoa da, ia imajina ezinezko prezioak baititu, hala ere, badago 0 grabitatea esperimentatzeko aukera, 3750 dolarren truk, ni behintzat baten bat aukeratzekotan laugarren hau aukeratuko nuke, besteen bidai txartelak ezingo baitut inoiz ordaindu! Oraingoz ametsa besterik ez da, baina zeinik daki, beharbada egunen batean edonork espaziora bidaiatzeko aukera izango du, hau horrela izanda, ausartuko al zinatekete bidai hau egiten? Erantzuna zuen esku gelditzen da, besterik gabe agur eta ondo izan!

estacion-espacial-internacional.jpg

1 Comment so far

  1. zazo on January 17th, 2008

    Aupa!

    Oso originala, badakizue, opor hauetan denok espaziora Bill Gates- en kontura! Horrek badu denoi gonbidatzeko dirua, bai…

    Ni gustura joango nintzateke, baina tamalez ezingo da izan. Hala ere, zuk erakutsi diguzu gure munduan (gertuago dagoela) badaudela beste zenbait toki politak bidaiatzeko. Jaja

    Benga ba, segi horrela!

Leave a reply