BRUGGE

Gaur Belgikako hiri ederrenetako bat ezagutuko dugu, Brugge hiria, hain zuzen ere, beharbada Brujas izenez ezagutuko duzue. Bertara ailegatzeko modurik egokienak itsasontzia edo trena dira, estazioak, erdigunetik 500mra uzten baitzaituzte. Hirian alde batetik bestera ibiltzeko modurik egokiena, bizikleta da, hala ere, bertako kanaleetan zehar txalupan ibiltzea gomendatzen dizuet.

Bertan, Damme herria ezagutu dezakezue, hau,Bruggetik 15kmra aurkitzen da, herri honek erdi aroko bizitzara bueltatzeko aukera emango dizue, Dammera ailegatzeko modurik egokiena txalupa da eta behin han zaudetela, bizikleta erabiltzea gomendatzen dizuet. Bestalde, gozozaleak baldin bazarete, bisita ezazue txokolate museoa, bertan gozo honen historiari buruz informatuko dizuete eta nola ez, jaki zoragarri hau dastatzeko aukera izango duzue. Txokolate museoa alde batera utzi ondoren, Heilige Bloed Basilika ezagutu dezakezue, hau Gotiko estiloko eraikuntza da, istoriak dio bigarren gurutzaden ondoren eraikia izan zela.

Bertako hostal merke batzuen informazioa, hemen duzue eskuragai. bruge

 

 Hemen duzue Brujas inguruko bideotxo bat! Besterik gabe, agur!

1 Comment so far

  1. jolaus on February 21st, 2008

    Hantxe izan ginen nire emaztea (orduan emaztegaia ;-)) eta biok. Leku zoragarria benetan. Zorte handia izan genuen gainera, izan ere, herriaren ondo ondoan dagoen aterpetxe batean egin genuen lo, merke-merke. Aiiiii ze opor politak izan ziren haiek! (sniff, sniff…)

Leave a reply