Archive for March 15th, 2008

EGIPTO 0

Ziur nago zuetako askok, noizbait, Egiptoko piramide bitxiak ikusi dituzuela, bai telebistan, bai egunkarietan,… baina ez al litzateke zoragarria hauek diren bezala ikustea? Gaur, Afrikako iparraldean dagoen Egipto ezagutuko dugu.

egipto2.jpg

El Cairora iristeko modurik erosoena hegazkina da, bertan baitago Egiptoko aireporturik garrantzitsuena, hala ere, jende askok Luxorreko aireportua aukeratzen du gero ferri bat hartu eta Nilo ibaian zehar bidai bat egiteko. Bidaia Assuan aldera izaten da. Egipton dagoen garraiorik merkeena, taxia da, hala ere, esan beharra dut, ezagutuko duzuen kirolik arriskutsuena baino arriskutsuagoa dela taxian bidai bat egitea. Egiptoarrek nahi duten bezala gidatzen baitute, inongo araurik errespetatu gabe. Taxia, zuen hoteletik ahal duzuen urrutien hartzea gomendatzen dizuet, bestela askoz garestiago aterako baitzaizue bidaia. Gizako piramideak bisitatzea ezinbesteko da Egipton, bertara taxian joan zaitezkete, Jufuko piramidea (Keops) eta Jafrakoa (Kefren) dira handienak. Bestalde, Menkaurako piramidea eta Gizako Esfinge handia ikus dezakezue, azkeneko hau, hilobiz betea dago. Ahal buduzue, talde txikietan sartu zaitezte, toki gutxi baitago. Dashurreko piramideak ere, oso ikusgarriak dira, gainera, Gizakoetan baino jende gutxiago ibiltzen da, beraz, lasaigo ibili ahal izateko aukera duzue. Beste gune interesgarri bat, Alejandriako liburutegia da.

egipto3.jpg

Webgune honetan, Egiptoko piramideen kokapena ikusi dezakezue.

 

Egun osoa alde batetik bestera ibili ondoren, geldiune bat egin dezakezue zerbait jateko, Fuula da bertako platerik ezagunetako bat, babak Shammy ogiarekin dira. Shwarma guk hemen ezagutzen dugun Kebabaren antzeko jakia da. Fatta oilasko salsaz eginiko platera,…Hemen duzue webgune bat zuen gustoko hotelen bat aukeratzeko.

Besterik gabe, bidai ona izan!