VENEZIA
Gaur, Italiako iparraldean dagoen Venezia hirira bidaiatuko dugu, hau, oso hiri bitxia da, kanalez betea baitago eta alde batetik bestera mugitzeko garraiobiderik egokiena, bertako gondola famatuak baitira. Gainera, aipatu beharrean nago, nire lagun batek aste santuko oporrak bertan igaroko dituela, beraz, bera itzultzen denean, bertako informazio gehigarria ipintzen saiatuko naiz, argazkiak, gidak,… berak eskuratu ahal izango duen informazio guztia, hain zuzen ere.

Bertara hegazkinz ailegatu nahi badugu, bi aireportu ditugu aukeran, bata, Mestre hirikoa eta bestea Trevisokoa, bigarren hau, Veneziatik 40kmra aurkitzen da. Bertatik Veneziara, hiru garraiobide ezberdinetan iris zaitezkete, txalupan, taxian edo autobusean. Taxiaren kostua 80 eurokoa da gutxi gora behera. Autobusak Piazzale Roma geltokian utziko zaituzte.
Venezian, San Marcoko Basilika bisita dezakezue, Hau, San Marco Piazzan kokatua dago, jakin ezazue bertara gona motxean edo sorbaldak agerian ezin dela sartu. San Marcoko plazan, bertako kanpandorrera igo zaitezkete, 100 metroko dorrea du eta bertatik Veneziako bistarik politenez gozatzeko aukera izango duzue. Bestalde, Ponte Rialto zubitik ibil zaitezkete, hau hiriko zubirik ezagunena da eta kanal nagusian kokatzen da. Ducaleko jauregia ere bisita dezakezue, suspiroen zubia igaroz kartzeletara bidean, ibilaldi hau egiteko goiz oso bat behar da gutxi gora behera. Hau dena ikusi ondoren, Veneziako garraiobiderik ezagunenean bueltatxo bat eman dezakezue, honen kostua 30 euroetatik gorakoa izaten da gehienetan, 30 minutuko bidaietan, bestalde bidai motxagoak daude, kanal gutxi batzuk igarotzen dituena, bertako hiritarrek lanera joateko erabiltzen dituztenak, hauen prezioa euro bateko izaten da.
Hiri guztia ikusi ondoren, bertako dendaren batean sar zaitezkete, Veneziako maskara ezagunen bat erosiz, hauen prezioa 10-20 eurotik, 500 artekoak izan daitezke, hori zuen esku uzten dut.Hauetako denda baten webgune hemen duzue eskuragai.
Hemen dituzue hainbat proposamen Venezian gaua igarotzeko.
Besterik gabe, ciaooo!
Egunen batean bertara joateko aukera badaukazu Mestren lo egiteko lekua hartzea gomendatzen dizut. Mota guztietako lekuak daude gaua pasatzeko, garestiaetatik merkeetaraino eta Veneziarekin autobusezko komunikazioa 24 ordutan etengabe manetntzen da (udaran behintzat).
Agurr!