BARTZELONA
Gaur aukeratu dudan hiria Katalunian kokatzen da, mediterraneoaren itsasertzean hain zuzen ere. Bartzelonara hainbat garraiobideen bidez iris daiteke, hala nola, hegazkina, El Prateko aireportua hiritik 13kmra dago, terminal bakoitzetik autobus ezberdinak ateratzen dira hiriko erdigunerantz, bestalde, trena ere erabil dezakezue aireportutik hirira joateko, hau, goizeko seietatik gaueko hamabiak laurden gutxi arte ibiltzen baita alde batetik bestera. Bartzelonan alde batetik bestera ibiltzeko erarik erosoena metroa da, hemen klikatuta Bartzelonako metroen mapa ikusi ahal izango duzue.

Bertan, Güell parkea bisita dezakezue, parke honetan Gaudí artista famatuaren hainbat obra aurkituko dituzue, oso parke polita da, beste guztiengandik ezberdintzen duen xarma berezi bat du, niri behintzat ala iruditu zitzaidan bertan egon nintzenean. Bestalde, Sagrada Familia tenplura hurbil zaitezkete, 18 dorreko eraikuntza dugu hau, 12 apostoluei eskainiak eta beste lau ebanjelistei eskainitakoak, bertako fatxadak, kriptograma bat du, 310 konbinazio ezberdin ditu baina denen erantzuna 33 da, kristo hil zenean zuen adinekoa, hain zuzen ere. Kolore argien bidez eman zion bizitasuna Gaudik bere obrari, tarteka forma kurbatu batzuk erabiliz. Gaur egun, bertako obretan jarraitzen dute, ez baitago guztiz amaitua. Gaudíren obrekin jarraituz, Milá etxea bisita dezakezue, 1984.urtean UNESCOK “patrimonio de la humanidad” izendatu zuena. Portu olinpikora ere gertura zaitezkete, bertan, Maremagnum merkatal zentroan atseden hartzeko aprobetxatuz, erosketaren bat egin dezakezue. Rambla famatuak ere bisita ditzakezue, bitxikeriaz beteriko gunea da hau, kaleko hainbat artista ikusi ditzakezue bertan. Picassoren museoa ere bisita dezakezue, denbora gelditzen bazaizue behintzat!

Hainbeste denbora alde batetik bestera ibili ondoren, zerbait jateko unea iritsiko zaizue, Alexander’s jatetxean bertako jakiak jateko aukera izango duzue, bestalde zerbait arinagoan pentsatzen ari bazineten, “Cervecería Catalanara” hurbildu, bertan hainbat pintxo jateko aukera izango duzue eta.
Amaitzeko, hemen duzue bertako hainbat hotelen web orria.
Besterik gabe, agur!