SYDNEY
Gaur hego hemisferiora salto egin behar dugu, Australiako Sydney hiria ezagutuz. Bertara iristeko modurik erosoena hegazkina da, Sydney Kingsford Smitheko nazioarteko aireportuan utziko zaituzte hegazkinak, bertatik hirira autobusez joateko aukera izango duzue. Hirian zehar mugitzeko, autobusa eta trena dituzue garraiobiderik erosoenak, hemen klikatuta tren geltokien mapa bat azalduko zaizue.

Bertan, Sydneyko eraikinik famatuena bisita dezakezue, The Sydney Opera etxea, hain zuzen ere. Bestalde, Sydney Towerrera hurbil zaitezkete, hiriko eraikuntzarik altuena da, jatetxe bat aurkituko duzue bertan. Hirian bertan, Luna Park jolas parkea dago, atrakzio ezberdinez osatutako parkea duzue hau. Sydneyko museoa bisita dezakezue, teknologi berrien inguruko erakusketak, aborigenen historiari buruzkoak eta beste hainbat gaien inguruko erakusketak aurkituko dituzue bertan. Ferri batean ibiltzeko aukera ere izango duzue, honek Circular Quaytik Mainlyko hondartzara eramango zaituzte.
Hemen duzue Sydney ezagutzeko aukera emango dizuen bideoa
Amaitzeko hor duzue bertako hotelei buruzko informazioa emango dizuen weba.
Agur!
Eskerrik asko Sydney-ri tarte bat eskaintzeagatik zure blog-ean!
Ikaragarri gustatzen zait hiri hau, baina gehien deitu didana atentzioa atrakzio parke hori izan da: hori probatu egin behar da! Jada zereginen zerrendan apuntatu dut… jeje
Ea ez garen kanguroren batekin topatzen bertan, horixe besterik ez genuen behar!
Beno ba, segi horrela!!
Agurrr!!