Archive for April 23rd, 2008

MONTREAL 0

Gaur Kanadan kokatua dagoen Montreal hiria ezagutuko dugu. Bertara ailegatzeko modurik erosoena hegazkina da, hiru aireportu ezberdin eskaintzen ditu hiriak, St. Huber, Mirabel eta Pierre Elliot Trudeaua, hain zuzen ere. Nazioarteko helgaldi gehienak jasotzen dituen aireportua, Trudeau da. Bartzelona, Madril eta Malagatik ateratzen diren hegaldiak 7-8 ordu ingurukoak dira eta 600 bat euroko prezioa dute. Aireportutik erdigunera ailegatzeko autobusa erabiltzea gomendatzen dizuet.

Bertan zaudetela, Vieux Montreal auzora hurbil zaitezkete. Hau, hiriko gunerik zaharrenetarikoa da, Vieux port portua ere hor kokatzen da. Inguruak ikusteko gogoz baldin bazaudete, bertan aurkitzen den trena har ezazue, inguruko txoko guztiez gozatu ahalko duzue eta. Udaletxea, Jacques Cartiereko plaza eta zientzien museoa bisitatzeko aukera ere izango duzue. Bestalde, St. Joseph´s Oratorya ezagutu dezakezue, hau, munduko bigarren basilika handiena da, hau hiriaren ondoan dagoen muino eder batean kokatzen da, gune hau oso ezaguna da, elbarritu asko hurbiltzen baitira beraien elbarritasuna sendatzeko asmoz. Ekainean eta uztaien bidaiatzen baduzue, hainbat jaialdi ikusteko aukera izango duzue, hala nola, Jazzeko nazioarteko jaialdia, 500 kontzertu ikusteko aukera ematen du, hauetatik 350 dohain izanda. Festival Juste pour rire jaialdia ezagutzeko aukera ere izango duzue, hau uztailean izaten da. Hilabete honetan ere, Festival Internacional Nuits d’Afrique jaialdia ospatzen da, hemen, Afrika eta Caribe aldeko doinuak dira protagonistak, azoka berezi eta tailerren laguntzaz.

montreal.jpg

Hirian frantsesa hitz egitea gomendatzen dizuet, bertako hiritar askok ingelesa ez dute gustuko eta. Gauean ateratzeko asmoa baduzue, metroa hartu eta Berri UQAM geltokian jaitsi zaitezte, bertako inguruetan hainbat taberna ikusiko dituzue. Gau giro polita izaten da bertan.

Bestalde, hemen duzue bertako hotelei buruzko informazioa.

Bidai ona izan!