ESPAZIORA BIDAIA 1

Gaurko bidaia guztiz interesgarria eta beste guztiengandik zeharo desberdina da, tamalez, oso pertsona gutxiren esku dago bidai honen parte hartzea. Nork ez luke ba gure mundu hau espaziotik ikusi nahi? Nik egia esan bai, baina nire diru kontua nahiko eskasa denez, amets soil batean utzi beharko dut bidai hau. Jada asmatuko zenuten gaurko bidai zirraragarri honekin, bai, espaziorako bidaia da hain zuzen ere.lurra.jpg

Space Adventure enpresa estatu batuarrak ematen du bidai hau egiteko aukera, Kazajstanen dagoen Baikonur hiritik hasiko zen bidaia, errusiar espazio-ontzi baten barruan,enpresa honek, bidaiarako entrenamendua eta ostatua emango dizuete, hala ere, aipatzekoa da mundu osoko biztanleetatik, gaur egun, oso gutxik edukiko dutela hau egiteko aukera, bidai honen kostua 30 edo 40 milioi dolarretik aurrerakoa baita, beste guztiontzat amets batean geldituko da dena. Hiru motatako hegaldiak daude, bata bidai orbitala izango da, hamar eguneko epea izango du abenturak eta estazio espazialean egoteko aukera ematen du, lurretik honerako ibilbideak 90 minutu inguru irauten ditu, ondoren lurrari hainbat bira emateko aukera edukiko duzue 10000k/h abiadura hartuz. Honen prezioa 30 edo 40 milioiko dolarrekoa da. Bestalde, bidai suborbitala dugu, honek 102 milioi dolar kostatzen ditu eta azkenik oraindik hipotesi bat den ilargirako bidaia dugu, honek 200 milioi dolar kostatzen ditu, honen helburua ilargiari bira ematea eta bere alde ezkutuak ezagutzea izango da.

Ikusi duzuenez bidai hauen kostua izugarrizkoa da, ia imajina ezinezko prezioak baititu, hala ere, badago 0 grabitatea esperimentatzeko aukera, 3750 dolarren truk, ni behintzat baten bat aukeratzekotan laugarren hau aukeratuko nuke, besteen bidai txartelak ezingo baitut inoiz ordaindu! Oraingoz ametsa besterik ez da, baina zeinik daki, beharbada egunen batean edonork espaziora bidaiatzeko aukera izango du, hau horrela izanda, ausartuko al zinatekete bidai hau egiten? Erantzuna zuen esku gelditzen da, besterik gabe agur eta ondo izan!

estacion-espacial-internacional.jpg

ATENAS 1

Gaur historian zehar sekulako garrantzia izan duen Atenas hirira bidaiatuko dugu. Hiriak aireportu bat eskaintzen du, erdigunetik 45 minutura kokatua dagoena.Bestalde, itsasontzi zaleak baldin bazarete, jakin ezazue badirela hainbat ferri Pireoko portura eramango zaituzteena, hau erdigunetik 10kmra dago. Hirian zehar ibiltzeko,metroa edo tranbia erabil dezakezue.atenaseko eskulturak

Jakingo duzuenez, Atenas, oso hiri aberatsa da kultura aldetik, Acropolisa ikusi dezakezue, bertan, garai bateko pertsonaia garrantzitsuak elkartzen ziren bertako tenpluetan, horietako garrantzitsuena Partenona da.Gainera, Zeusen tenploa aurkituko duzue. Bestalde, Sintagma plaza bisita dezakezue,bertan parlamentua ikusgai izango duzue, hemendik gertu lorategi eder batzuk aurkitu dituzue, egun osoko ibilaldia dela eta, atseden hartzeko gune aproposa duzue hau. Atenasen dagoen museorik ezagunena arkeologiakoa da, bertan,Greziako obra garrantzitsuenetarikoak daude, hala nola, Agamenon edo Zeus de Artemisionena. Erosketaren bat egiteko asmotan bazabiltzate, ingura zaitezte Monastiraki plazako azokara eta bertako monasterio ortodoxoa bisita ezazue,giro ederra egoten baita kale hauetan. Azkeneko olinpiadak egin zireneko gunea ikusi nahi baduzue, Maroussira joatea besterik ez duzue. atenas

Hiri honek ondo asetzeko aukera ematen dizu,Meze, esate baterako, gure pintxoen antzekoak dira, bestalde, Tzatzikia dugu, jogurtaz,pepinoz eta baratzuriz eginiko zopa hotza.Pasttsioa, espagetiez eta tomatez eginiko pastel atzekoa da. Garagardoa gustuko baduzue,edan ezazue Mithos bat, baino kontuz ibili, litro erdiko botilak baitira!

Azkenik, gaua igarotzeko txoko batzuen helbideak emango dizkizuet.

MEXIKO HIRIA 1

Gaur Mexikoko hiriburu den Mexiko Hirira bidaiatuko dugu. Bertara iristeko modurik egokiena hegazkina da, hiri honetan aurkitzen da estatuko aireporturik handiena, “Aeropuerto Internacional Benito Juarez” delakoa. Bertara iristerakoan, migrazio tramitea egin beharko duzue, hau egin ondoren orri bat emango dizuete, ongi gorde ezazue orria estatutik ateratzerakoan eskatuko dizuete eta. Gero, hainbat taxi eta autobus edukiko dituzue eskuragai hiriko edozein gunera ailegatzeko. Hirian zehar arazorik gabe ibiltzeko, metroa erabiltzea gomendatzen dizuet,0′25$en truk edozein txokora eramango baitzaituzte.

Hemen duzue Mexiko Hiriko mapa.

 

Bertan zaudetela,Plaza de la Constitución delakoa bisita dezakezue, munduko plazarik handienetakoa da eta hiriaren erdialdean kokatua dago. Bestalde Coyoacaneko auzoan, oso famatuak diren Frida Khalo, Leon Trotsky eta Diego Riveraren etxeak ikus ditzakezue, Frida Khalo margolari ospetsuaren etxean, honen bizitzaren museoa aurkituko duzue, hau ikusi ondoren, geldiunetxo bat egin dezakezue zerbait jateko, taberna eta jatetxez betea baitago auzo hau. Mexikoko sinbolo garrantzitsutzat hartzen ditugun mariatxiak gustoko baldin badituzue pasa zaitezte Garibaldi plazatik, bertako terraza batean eserita zaudetela inguratuko zatzaizkizue. Hau egin ondoren oparitxoren bat erosteko gogoz gelditzen bazarete, azaldu zaitezte Ciudadelako artisau azokara. Aipatzekoa da ere, hiri honetan dagoela Ertamerikako eraikin altuena, bertatik Mexikoko bistarik ederrenak ikus ahalko dituzue, Torre Mayor eraikinean, hain zuzen ere. Bestalde, artea gogoko baldin baduzue, agertu zaitezte Bellas Arteseko museora, obra ezberdin eta bitxiak aurkituko dituzue bertan. Bertan ikus dezakezuen ekintzarik bitxiena, azaroaren 2ko gauekoa da, hildakoen egunean ospatzen dena, hain zuzen ere. Bertako jendeak, gozokiz eginiko kalaberak, hilen kutxak,…egiten dituzte, hauek, beraien hildako senideei eskaintzen dizkiete, askotan, hilerrian igarotzen dute gaua. mexiko hiria

 

Gauen ateratzeko asmoa baduzue,hiriko erdigunera azaltzea gomendatuko nizueke, dantza egiteko hainbat pista eta taberna baitaude, hainbat jatetxe aurkituko dituzue ere, bertako janaria ezagutu dezazuen, esaterako denok ezagutzen ditugun tacoak, Suitzar entxiladak eta Quesadillak. Egun guztia batetik bestera igaro ondoren, loak hartuko zaituzte, hemen dituzue gaua igarotzeko hainbat toki.

 

Besterik gabe, bidai ona izan dezazuela!

DUBLIN 1

Irlandako hiriburu den Dublin hiria ezagutuko dugu gaur, Irlandako hegoaldean kokatzen da eta 1.004.614 biztanlez osatua dago.Irlanda uharte bat denez, bertara iristeko modurik erosoenak hegazkina edo itsasontzia dira. Hegazkinaren kasuan, badaude hiru bat konpainia prezioz merkeak direnak,Aer Lingus,Click Air eta Ryanair esaterako.Hauek abuztuan izan ezik, bidai konpainiarik merkeenak izango dira. Aireportua hirigunetik 10kmra dagoenez, aireportuan bertan autobusak eskuragai izango dituzue edozein gunera ailegatzeko. Autobusek 30 minutu behar dituzte ibilaldi osoa egiteko eta 15 minuturo ateratzen dira bertatik, bidaiaren prezioa 7eurokoa da, hala ere, badaude beste autobus batzuk askoz ere merkeagoak 1,9 eurotan baina ordu bat baino gehiago behar dute hiriraino ailegatzeko. Ondoren, hirian bertan ibiltzeko tiketa erosi nahi baldin baduzue, jakin ezazue 7 eguneko txartelak 21 euro balio dituela eta edozein autobus hartu dezakezuela honekin, bertan ikasten ari bazarete ordea, zuen eskolan edo unibertsitatean gazte txartela egin dezakezue eta honekin 4 euro aurreztuko dituzue. dublin

Hiriak toki desberdinak ditu ikusgai, hala nola, National Museum of Ireland delakoa, bertako historiaz eta arkeologiaz informazioa eskuragarri izango duzue. Arte modernoko museoa, Dublineko gaztelua ere ikusgai duzue 4,5 eurotako eskurtsio batean, Chester Beattyko liburutegia, Chirst Churchko katedrala, animaliak ere ikus ditzakezue bertako zooan, Kilmainham Gaoleko kartzela, bertan, Irlandako independentziaren alde borrokatu zuten ehundaka lagun espetxeratu zituzten, hauetako asko, exekutatu egin zituzten. Dublineko gau giroaz gozatu nahi baldin baduzue, gerturatu zaitezte Temple Bar-a, auzo hau hainbat tabernaz osatua dago eta bertan Dublineko gazte gehienak elkartzen dira, hasera batean auzo honetan juduek sarrera debekatua zuten, hori dio bertako istorio batek.

Etxekoek beraiez ere gogoratu zaretela ikusteko, Irlandako whiskeya eros dezakezue edo alkohola alde batera utzi nahi dutenentzat bertako txokolaterik onena eraman diezaiokezue, Butler´s izeneko tabernan. Temple Barreko auzoan estilo ezberdinetako arropa motak erosteko aukera izango duzue. Bazkaltzeko toki merke bat Trinity Collegea da, bertako menua batzuetan ez da oso ona izaten, baino prezioari begira oso ondo dago. temple bar

Hemen dituzue gaua igarotzeko hainbat toki

Besterik gabe, agur!

HIROSHIMA 0

Hiroshima hitza entzuterakoan, 1945eko abuztuaren 6ko eguna gogora etorriko zaizuela suposatzen dut, Estatu Batuek bonbardatu zuten egunekoa hain zuzen ere. Hala ere nik hiri honen beste alderdi batzuk erakutsi nahi nizkizueke, iada ez baita hondamendiaz inguratutako hiria, nahiz eta bertan gertatu zen txikizioa inork ez duen ahaztuko.

hiroshima

Hiroshimara ailegatzeko modurik errazena hegazkina da,Tokyon hegazkina hartu eta hiri honetara eramango zaituzte.Trena ere erabili dezakezue,hala ere, honek gehienetan pausagune bat baino gehiago izaten ditu, beraz bidaiak egun batekoak edo bikoik izatera iritsi daitezke. Bertan gaudela, alde batetik bestera mugitzeko aukerarik onena bizikleta da, merkea eta erosoa baita,hala ere, tranbia autobusak eta metroa daude, hankei astindu handia eman nahi ez dien guztientzat.

   Bertan Peace Memorial Parka bisita dezakezue, hau bonba atomikoeren ondorioz hil ziren milaka pertsonei eskainia dagoen parkea da, gaur egun Hiroshimako sibolo bilakatu dena. Gune honetan Peace Memorial musoa dago, sarraski        honetan bizia galdu zuten milaka lagunen argazkiak, izenak,..erakusgai daude. Bestalde, bertako floraz gozatzeko aukera izango duzue,Shukkein parkean esaterako,landare exotikoz betetako lorategiz eta errekatxoz osatua dagoen leku zoragarria. Hiroshimako gaztelua ere ezagutu dezakezue, bertan haurrentzako parke txiki bat dago, arrainez eta dortokaz beteriko putzu batekin, beraz, famili giroan eguna igarotzeko aukera bikaina izango duzue.

 

hiroshimako gaztelua

 Hemen dituzue gaua igarotzeko hainbat toki

Besterik gabe, bidai on bat izan dezuela!

USHUAIA 1

Gaur aukeratu dudan hiria, nire ustez oso bitxia da, Argentinako Ushuaia hiria hain zuzen ere, hau, biztanleria duen hego polotik gertuen dagoen hiria baita, nik behintzat, hori entzuna dut, el fin del mundo izenaz ere ezagutzen da. Argentinan kokatzen da eta Beagleko kanalak banantzen du Amerikatik.Ushuaia

Bertara ailegatzeko garraiobiderik egokiena hegazkina da, Argentina-Austral aerolineak egunero Buenos Airesetik Ushuaiarako hegaldiak eskaintzen ditu, hala ere, urri eta apirila bitarteko hilabeteetan hegaldi gehiago egoten dira. Hegaldia 3-5 ordu bitarteko izaten da, helgaldi eskaladuna edo gabea izan daiteke, eskala eginez gero, Trelewen, Rio Gallegosen edo El Calafeten izango dira.

Bertako paisaiak liluraturik utziko zaituzte, baina honetaz gain, beste ekintza batzuk ere egiteko aukera izango duzue, hala nola, “Fin del mundo”ko useoa bisitatu, hau, kartzela izandako eraikuntza batean kokatzen da, bertan, natura, greografia,historia eta antropologiari buruzko informazioa eskura dezakezue. “Parque Nacional de Tierra de Fuegora”ere joan zaitezkete.Bestalde, bertako paisaiaz eta faunaz gozatu nahi baldin baduzue, “Canal de Beagletik” itsas irteera bat egitea gomendatzen dizuet, txorien uhartea,otsoen uhartea,…bisitatuz eta bertako animaliak ikusi eta ezagutuz,pinguinoak,itsas otsoak,…Beste hainbeste ekintza egiteko aukera ematen dizue Ushuaia hiriak, neguan esaterako, skiatu,txakur trineoetan ibili,…zaitezkete. Pinguinoak

Gaua igarotzeko txokoak ere badaude, hemen dituzue hauetako batzuk:Hotel Los Cauquences,Tango B&B eta Apart hotel Cabo San diego.

Hemen duzue hotel gehiagoren informazioa

Ez al zaizue bidaiatzeko gogorik sartu?Niri bai, sekulakoa gainera!Animatu eta bidaiatu!

Berlin 4

Nire blogeko lehen bidaiatzat, Alemaniko Berlin hiria aukeratu dut, oso hiri interesgarria dela iruditzen baitzait.

Berlingo katedrala

Alemaniako ipar ekialdean kokatua dagoen hiri ederra da Berlin, estatu honen hiriburua hain zuzen ere, 3,5 milio biztanlez osatua dagoena. Historia eta kultura askoko hiria da hau, milaka ate zabalduko dizkizuena zuen aisialdia gustura igarotzeko.

Bertara iristeko, hainbat garraiobide erabil daitezke, hala nola, hegazkina, trena, autobusa,…turistek gehien erabiltzen dituztenak azken hirurak dira, bidaiatzeko erabilgarrienak baitira. Hegazkina hartzeko asmoa baduzue, jakin ezazue hiru aireportu ezberdin daudela,Tegelkoa,Shönefeldkoa, hiriko kanpoaldean kokatua dagoena, prezio baxuko bidaien gune da eta Tempelhofkoa, hiriburuaren barrenean kokatua dagoena, hala ere, aireportu hau ez da oso erabilia izaten, hegaldi gutxi edukitzen baititu. Beraz aurreneko biak gomendatzen dizkizuet, gainera, hainbat autobus eskaintzen dituzte, hiriko erdigunera eraman zaitzaten. Hirian bertan alde batetik bestera mugitzeko, hainbat garraio publiko daude, autobusa, metroa eta tranbia, hiruak erabil ahal izateko bilete “paka” erosteko gomendatzen dizuet, gainera merkeena ateratzen da, 5,8 eurotan. Bestalde kirol pixka bat egiteko gogoarekin baldin bazaudete, aloka ezazue bizikleta bat, edozein txokora iristeko aukera emango dizue.

Iada garraio mota aukeratua edukiko duzuenez, Berlin ezagutzeari ekingo diogu. Berliner Dom, hiriko katedrala, parke ederrez inguratua dagoena,Potsdarplatz plaza, hemen hainbat eraikuntza garrantzitsu kokatzen dira, Deymlercity,Sony center eta Beisheim center esaterako. Bestalde, Brandenburgoko atea, hau izan da bi Alemanien elkarketaren sinbolo garrantzitsuenetariko bat, Alexanderplatz, hemen gazte jende asko elkartzen da. Haus am Checkpoint Charlieko museoa, hemen gerrateetako hainbat argazki ikus daitezke, hauetako asko, oso gogorrak. East Side Gallery, hemen Berlingo harresiko zatiak aurkituko dituzue, Judisches museoa, Juduei buruzko museoa eta DDR museoa, harresiaren garaiko informazioa ahalbideratuko dizute bertan.

Hainbeste tokietan ibili ondoren, goseari aurre egiteko garaia iritsiko da, Oranienburgerstrasseko kaleetan zehar aurkituko dituzue makina bat jatetxe eta taberna. Ohera sartu aurretik, bueltatxo bat emateko gogoz baldin bazaudete, Friedrichshainen aurkituko dituzue gau giroa duten tabernak, hemen espresuki, gazteak egoten dira. Gaua igarotzeko milaka leku daude Berlinen, Pagausus Hostel Berlin eta Mittes Backpeekes Hostel dira prezioz nahiko ondo dauden bi hotel.

Hala ere, hemen duzue hainbat hoteli buruzko web orrialde bat:

Besterik gabe bukatu dut Berlini buruzko nuen informazioaren artikulu hau, espero dut gustatu izana, orain hiri eder hau ezagutzea besterik ez zaizue geratzen, bidai ona izan!

1

mundua1.jpg

Mundua ezagutuz 1

Kaixo blogariok! Gaur sortu berri dudan blogari buruzko aurkezpena egiteari ekin behar diot, gustukoa izango duzuelakoan nago! Gutako inork ez al du  ba noizbait munduan zehar bidaiatzeko eta honek eskaintzen dizkigun txoko interesgarriak ezagutzeko grinarik izan? Nik txiki- txikitatik izan dut,  horregatik erabaki dut gai honetaz nire blogean idaztea.Nork daki zenbat esperientzi berri, kultura ezberdin, gune zoragarri,..aurki ditzakeen  bidai bat egiteari esker?

Hainbat herrialdeetako gune ezkutu eta interesgarriak azalduko ditut eta bertara nola iristeko baliabideen informazioa eskaintzen ahaleginduko naiz. Mota ezberdinetako bidaiak egongo dira, denon gustuak ezberdinak baitira, hala nola, Afrikako sabana liluragarriak ikusteko aukera ederra ematen duten safariak, Peruko Machu Pichu eta inguruetako eremuak, inguruan ditugun hainbat herri, Europako zenbait  hiriburu,… Bestalde, beste mota bateko bidaiak ere aurkeztu nahi nituzke, orohar gazteoi lotuak doazenak, diru kopuru mugatu bat erabiliz bidaiatzeko balio dutenak.  Nire blogean ahal dudan informazio baliagarriena ematen saiatuko naiz, hala ere, esan beharra dut, batxilergoko ikaslea naizela, eta nire adineko gazte gehiengoen moduan, ez dudala bidaiatzeko aukera handirik izan, beraz, zuen laguntza eskertuko nuke, bertan iruzkinak idatziz, zein herrialdeetako informazioa nahi duzuen argituz eta zuen bidaien  informazioa emanez.

Besterik gabe, gustukoa izango duzuela espero dut, beraz, badakizue, gure planetako txoko interesgarriren bat aukeratu, motxila egin eta ezagatu!

Kaixo Mundua! 2

Ongi etorri Jakintzazu.netra. Hauxe duzu zure lehen artikulua. Nahi baduzu ezabatu dezakezu… baina jarraian, ekin blogeatzeari!

Zure ekarpenen zain geratzen gara

« Previous Page